Facebook  Facebook  Facebook
T. 605 759 635

Tratamenduak:

- Kromatoterapia

Esanahia

 

Kromatoterapia (Chromathotérapie ®, C. Agrapart Dr.aren teknika) energia higiduran oinarritzen den metodoa da eta helburu terapeutikoak dituen koloreztaturiko irradiazioen erabiltzean datza, oso protokolo zorrotz baten arauera. Metodo hau bai energetiko, bai mediko diagnostikoan oinarrizen da. Terapia honen oinarriak zientifikoak eta matematikoak dira.

 

Kromatoterapiaren eraginkortasunaren zergatiak

 

Organismoa berez ez da oreka berrezartzeko kapaz kanpoko energia (traumatismoa, erredura, etb…) batek inbaditu duenean, egokitzeko, berak (organismoak)  oreka patogenoa sortzen baitu. Kromatoterapia oreka hau hausteko kapaz da.

 

Nola dabil?

 

Kromatoterapiak organismoan erantzun fisiologiko iraunkorrak erabiltzen ditu, uhin-luzera zehatzak dituzten irradiazio elektromagnetikoen bidez.

Uhin-luzera bakoitzari kolore bat dagokio. Koloreak argi hotza duen iturri bat eta filtro batzuk erabiliz lortzen dira. Medikuntza energetikoa da, akupuntura eta homeopatia ere diren moduan.

 

Aplikazioak

 

Traumatismoak (zartadurak, garondo-zartadak…), tenislari-ukondoko mina, orbainak, tortikolia, sukarra, urduritasuna, ikara, antsietatea, depresioa, lo-eragozpenak, esku eta oin-izerdia, erredurak, artrosia eta artritisa, katarroak, etb… Akupuntura mailan organismoak gutxiegitasun energetiko orokorrak dituen kasuetan aplikatzen da.

www.maiteromero.com