Facebook  Facebook  Facebook
T. 605 759 635

Tratamenduak:

- Linfa drainatzea

Emil Voodder`ek 1932an garatutako teknika da.

 

Emil Voodder`ek garatu zuen metodoan ez bezala,  Haritza Terapia Energetikoak`en drainatze-teknika osorik oinetan aplikatzen dugu.

 

Linfa sistema toxinak (digestioan jatorria duten gantzak, zain-bidetik absorba ez daitezkenak) kanporatzeko eta immunologia-sistema bere onean eusteko arduraduna da.

Hau horrela izanda, linfa drainatzearen helburua linfaren zirkulazioa eragitea da, hondakin-gaiez nahiz germen kaltegarriez geldi edo ase ez dadin.

 

Linfa drainatzea besteak beste, honako gaixotasun hauek duten pazienteentzako aproposa da: linfa eragozpenak, ebakuntza ondoko minak, alergiak, arnasa-bideen gaixotasunak (errinitisa, sinusitisa…), hiperaktibitatea (umeengan bereziki), immunologia-sistema ahulduta, gernu-debekua, txiza gutxi egitea, zelulitisa,  gehiegizko minberatasuna, lo-eragozpenak, laugarren hilabete osteko haurdunak (ildasken aurrezaintza, zango nekatuen lasaitzea), traumatismoak, gihar-uzkurdurak, aknea, etb...

www.maiteromero.com